Txakur-detekzioa gure bizi-kalitatea hobetzeko.
IKUSPUNTUA
txakurren detekzioa duten pertsona gehiagorengana iristea, bizi-kalitatean eragina duten kasuei aurre egiteko: lehergailuak, drogak, osasuna….
EGINKIZUNA
txakur usaintsuen entrenamendua hobetzea eta potentziala maximizatzea.
¿Nola lortuko dugu?
Txakur-unitateen entrenamendurako gailu teknologiko aitzindari, seguru eta eraginkorrak diseinatuz eta garatuz.
Txakur detektatzaileen entrenamendurako gailuen kalitatearen garrantzia dela eta, AUZIKER-en garatutako amu guztiak eraginkorrak dira (K-9ek markatu behar duten substantziaren benetako aromarekin bakarrik), seguruak (txakurrentzat zein agenteentzat) eta erabiltzeko errazak (ezkutatzeko txikiak eta entrenamendu luze eta konplexurik behar ez dutenak).
AUZIKERek patentatutako teknologiak material berrien erabilera, substantzien aroma osatzen duten konposatu organiko hegazkorren ezagutza, gama altuko tresna analitikoen erabilera eta aldagai anitzeko datuen tratamendua konbinatzen ditu.
Guzti honek aukera ematen digu txakur-unitate usaintsu horiek entrenatzeko gailu teknologikoak diseinatu, garatu, fabrikatu eta merkaturatzeko.
Betierko eta iraganeko erronkei aurre egiteko, entrenatzaileek eta txakur-unitateen gidariek entrenamendu gailu onenak behar dituzte. AUZIKER-en, Euskal Herriko Unibertsitate/Universidad del País Vasco EHU/UPV-tik ateratako spin off teknologiko gisa, txakur usaintsuen entrenamendurako amu onenak garatzeaz arduratzen gara.
ERAGINA
AUZIKERen garapen jasangarriarekin konprometituta gaude, hori dela eta bultzatzen ditugu Nazio Batuen 2030 Agendan zehazturiko garapen jasangarriko helburuak (4,8,12,13 eta 16), ekimen desberdinen bitartez.

.Garapen pertsonalerako kalitatezko heziketa ezinbestekoa da. Hori dela eta, Harrotu programaren bidez, hazteko eta ikertzeko borondatea duten ikasleak trebatzen ditugu, lan-munduan barneratzeko, benetako arazo bati aurre eginez. Arazo hori I + G + Baren bidez konpondu beharko dute.


Ekoizpen arduratsua modurik eraginkorrena da kontsumo arduratsua lortzeko eta erabilitako baliabideak minimizatzeko. Hori dela eta, eskaeraren arabera ekoizten dugu, masako produkzioaren ordez, baliabideak alferrik galtzea murriztuz eta kutsadura mugatuz.


AUZIKERen garatzen diren produktuek eta ikerketek, bakearen, segurtasunaren eta bizi-kalitate hobe baten alde egingo dute gure gizartean, lehentasuna emanez une horretan ekarpen handiena egiten dutenei.
