Txakurren usaimen gaitasuna
Txakurrek, eta batez ere K-9 izenekoek, osoki garatutako usaimen sistema bat daukate, kontzentrazio izugarri baxuetan dauden substantziak detektatzeko gai dira beraien 300 milioi usaimen-errezeptore baino gehiagori esker. Errezeptore hauek amigdalarekin, memoriari eta emozioei lotutako burmuinaren eremua, konektatuta daude, eta horrela aromak gogoratzeko eta berriro detektatzeko gai dira.
Entrenamendu espezializatua cinotekniaren emaitza da, eta txakur usaintsuek, hala nola poliziak edo erreskate-misioek erabiltzen dituztenek, substantzia espezifikoak bereiz ditzakete inguruko usaina edozein izanda, eta detekzio-tresna bereziki sentikorra bilakatu..
Detekzio abiadura handia izanik, %99ko doitasunarekin minututan eremu handiak edo eraikin bereziak aztertzeko gai dira, hezetasun eta tenperaturaren aldaketak eragin gabe, eta horrez gain, mugikortasun librea, pentsamendu independentea, ikasteko gaitasuna eta zortzi urte inguruko lan-bizitza erabilgarria izanda, usainak osatzen dituzten molekulak detektazteko hainbat metodo analitikoen aurrean nagusitu egiten dira.
Hori dela eta, txakur detektatzaileek, txakur poliziek edo lan-txakurrek bezala, oso aplikagarriak dira lehergailuak, drogak, desagertutako pertsonak eta gaixotasunen biomarkatzaileak atzemateko.
