Entrenamendu kit-ak

AUZIKER bitartez zuen txakur-unitatea entrenatzeko aukera ematen dizuegu munduko edozein tokitan, entrenatzailearen beraren irizpideak jarraituz, benetako aromarekin (ez simulazioen bidez), era seguru eta erraz batean, entrenamendu moldakorretarako kit-en aldizkako hornidurari esker. Kit horiek gure gailu teknologikoak eta entrenamendu eraginkor bat egiteko behar den guztia dituzte. Kit horien osagaiak dira:

AUKERATZEKO 6 AMU

Beti benetazko aroma, eraginkorrak, seguruak eta erabiltzeko errazak.

KALITATE-ZIURTAGIRIA

Entrenatzaileak ziur egon daitezen txakurrei inpregnatzen zaien aroma benetakoa dela, inongo gehigarri eta egonkortzaile gabe

6 AMU ZURI

Aroma gabeko amuak bakarrik euskarria eta distraigarri moduan erabiltzen dira. Era honetan ziurtatzen da txakurrak helburu-molekula detektatzen duela eta ez eusten duen euskarria.

PINTZA PARE BAT

Eskuekin kontaktu zuzena eta kutsadura gurutzatua ekiditeko..

BIDALKETA AZKARRA ZUEN INSTALAZIOETAN

Kit hauek aldizka txakur-unitateak dauzkaten instalazioetan entregatzen dira, era deszentralizatu batean beharrezko izatekotan eta entrenamendu jarraia bermatuz.

Kit bat ezin hobea da 10-15 txakurreko unitate bat entrenatzeko, hilean bi aldiz, eta urtebeteko iraungipena du, betiere entrenamendu gailuak itzita badaude.

Txakur-entrenamendu kit-ak ditugu, honako hauek detektatzeko: