MAIZ EGITEN DIREN GALDERAK
- FAQs Orokorrak
Pseudo dira?
Ez, gure amuek molekula erreala daukate.
Egonkortzaileak al dituzte?
Gure gailuek bakarrik materia erreala daramate inongo egonkortzailerik gabe. Benetako txakur-unitateekin egindako ikerketek, gure gailuek %95ean behar bezala detektatzen dutela eta distraktoreak %99an ondo bereitzen dutela erakutsi dute.
Eraginkorrak dira?
Gure gailuek bakarrik materia erreala daramate inongo egonkortzailerik gabe. Benetako txakur-unitateekin egindako ikerketek, gure gailuek %95ean behar bezala detektatzen dutela eta distraktoreak %99an ondo bereitzen dutela erakutsi dute.
Jakin dezakegu zein den konposatuen kontzentrazioa airean?
Ezin daiteke jakin, ezinezkoa da aireko kontzentrazio zehatza zehaztea, kontzentrazioa konposatu baten bolumen-unitate bakoitzeko dagoen kantitatea delako. Airearen kasuan, horrek esan nahi du substantzia baten mikrogramo edo nanogramo kopuruak neurtzea litro edo metro kubiko bakoitzean benetan zein diren. Gainera, airea ez da ingurune homogeneoa: substantzia modu irregularrean zabaldu ohi da, eta pilaketa handiagoa edo txikiagoa duten eremuak sortzen dira, hala nola aireztapena, tenperatura, hezetasuna, aire-korronteak edo iturburuarekiko hurbiltasuna bezalako faktoreen arabera. Horrek kontzentrazioa etengabe aldatzea eragiten du espazioan eta denboran, eta, beraz, ez dago balio bakarreko edo egonkorreko neurririk zehaztasunez neurtu daitekeenik.
Segurtasun pribatuak eros dezake?
Bai, segurtasun pribatuak eros dezake.
¿Txakurrik 0-tik entrenatzeko balio du?
Txakurrak has daitezke gure gailuekin inongo arazorik gabe.
Berrerabilgarriak dira?
Ez dugu gomendatzen berrerabiltzea, hori egitean euskarrian usainak xurgatuta/adsorbatuta gera baitaitezke, eta horrek eragingo luke hurrengo entrenamenduan txakurrak ez egotea materia erreala bakarrik bilatzen, beste gauza bat baizik.
Zenbat txakurrentzat da kit bat baliogarria?
Erabilgarritasun orduak errespetatzen diren bitartean ez du axola zenbat txakur igarotzen dire amu bakoitzetik, baina entrenamenduan zehar kokapena aldatzen den bakoitzean amu berri bat behar da. 6 amu dituen kit bat ezin hobea da hilean bitan entrenatzeko, aldi bakoitzean 3 lekutan.
Nola kontserbatu dezaket kit-a?
Leku fresko eta lehorrean gorde daiteke, hezetasun- eta tenperatura-baldintza normaletan. Halakorik ez badago, hoztea gomendatzen da.
Bidalketa zentralizatua izan behar da?
Era zentralizatu batean bidali dezakegu txakur-unitatearen oinarri nagusira edota zuzenean azpiunitateen bulegoetara, haiek hala eskatzen dutenean, logistika emanez.
Espainiatik kanpo bidali daitezke?
Bai, gure gailuak Espainiatik kanpo bidali daitezke.
Deskontuak daude erosketa handiak egin ezkero?
Bai, deskontuak daude hainbat kit erostean. Zenbat eta kit gehiago erosi, orduan eta deskontu handiagoak aplikatzen dira.
Zein tamaina daukate gailuek?
Amuen tamaina txikia da, 1.5 cm, erraz ezkutatu ahal izateko eta txakurrek ikusmenaren bidez ez antzematzera behartzeko.
Gailuak manipulatu behar dira erabiltzeko?
Ez da behar gailuen manipulaziorik erabiltzeko, bakarrik bilgarria zabaldu eta pintzen laguntzaz ezkutatu nahi den lekuan uztea.
Zergatik erabili behar dira pintzak? Arriskutsuak dira?
Gailuak pintzekin jarri behar dira, eskuekin kontaktu zuzena ekiditeko, izan ere, giza usaina duten gailuak inpregnatzeak entrenamendua trabatuko luke.
Zergatik saltzen dira kit-ak?
Kit-arekin, gailua bakarrik merkaturatzearekinn ez bezala, entrenamendu eraginkorragoa egin daiteke, eta diskriminazio-probak egin daitezke, baita manipulazio egokirako pintzak gehitu.
- TATP Training Kits
Pseudo dira?
Ez, Hauts- eta Hodei-TATP amuek TATP molekula erreala daukate.
Arriskutsuak dira?
Gure gailuak lehergarri bezala desklasifikatuta daudela, hortaz haien erabilera guztiz segurua da txakurrentzat zein agenteentzat.
Lehergarrien lizentzia gabe erabili ditzaket?
Bai, Hauts zein Hodei gailuak inongo lizentzia gabe erabili daitezke, ez daudelako artikulu lehergarri bezala sailkatuta.
Bolbora-ontzia behar dute biltegiratzeko?
Lehergarri artikulua ez denez, ez dute inongo bolbora-ontzirik behar biltegiratzeko. Leku fresko eta lehorrean gorde daiteke, hezetasun- eta tenperatura-baldintza normaletan. Halakorik ez badago, hoztea gomendatzen da.
Zenbat irauten dute gailuek?
Zabaldu gabeko kit-ak urtebeteko egonkortasuna daukate. Hauts amuak behin zabalduta 6 orduz erabili daitezke, Hodei ordea ordu batez egun bero batean.
Zein da Hauts eta Hodei erabiltzearen desberdintasuna?
Hauts-ek hobeto simulatzen ditu eragiketa-baldintzat TATP gramo gutxi dagoen lekuetan, sortzen duen usainaren konoa estuagoa baita, eta usaina gehiago zuzentzen du. Hodei-ek ordea, usain zabalagoa duen konoa sortzen du, txakurrek TATP (kilo) asko duten baldintzak hobeto simulatuz.
Zer dakar kit bakoitzak?
Kit bakoitzak 6 gailu dakartzeko Hauts eta Hodei TATP artean aukeratzeko, bakarrik TATP konposatua eta bere degradazio azpiproduktuak daudela behatzen den kalitate ziurtagiria, 6 gailu zuri (bakarrik euskarria TATP gabe) txakurrek TATP-a bakarrik detektatzen dutela bermatzeko eta eskuekin kontaktu zuzena ekiditeko pintzak.
- Hilotz Training Kit
Zergatik da 24 ordutik behera?
Fase honek usain-profil berezia du, bizidun baten usainetik eta deskonposizio aurreratuaren usainetik bereizgarria. Epe honetan konposatu bereizgarriak agertzen dira, eta 24 ordutik aurrera azkar desagertzen edo aldatzen dira. Gainera, fase kritikoa eta gaur egun baztertuta dagoena da; une horretan ezinbestekoa da gorpuak azkar kokatzea froga guztiak babesteko, gorpuen berreskuratze azkarra bermatzeko eta familiei errespetua erakusteko.
Benetako gorpu baten usaina daukate?
Bai, Mediku-Legalen Euskal Institutuarekin egindako lankidetzari esker, gure amuek benetako materialaren usaina besterik ez dutela ziurtatu ahal izan dugu.
Hildakoaren gorpua heriotzaren ondorengo 24 ordutik gorako epean detektatzeko egokia al da?
Printzipioz, ez. Amua bereziki formulatuta dago 24 ordako baino gutxiagoko gorpuen usain-profil bereizgarria erreproduzitzeko. Denbora hori igarota, gorputzak deskonposizioaren lehen faseetan sartzen du eta igorritako konposatuak nabarmen aldatzen dira.
Cadaverina edo putreszina al ditu?
Ez, konposatu hauek degradazio-prozesuaren aurreratutako faseetan agertzen dira, beraz, ez dira gorpu freskoentzako bereziak.
Etikoa al da?
Bai, ez du berez giza aztarnarik, usaina baizik.
Edozein gorpu detektatzeko egokia al da?
Bai, amua unibertsala da 24 ordutik beherako gorpuentzat, izan ere, epe horretan dauden gorpuetan behatutako profil komunaren arabera garatu baita. Salbuespena dira urperetze, erreketa edo bestelako egoera berezi batzuetan hil diren gorpuak, usain-profilak nabarmen desberdinak izan daitezkeelako.
