
Auziker Enforce Tac 2025ean: Berrikuntza lehergailuen detekzioan
5 de martxoa de 2025
Arrakasta handia hilotz-en aurkezpen ofizialean: putrefakzioaren lehen faseetako gorpuak detektatzeko amua
21 de uztaila de 2025Auziker-en uste dugu berrikuntza eta zorroztasun zientifioa funtsezkoak direla txakurren detekzioaren arloan aurrera egiteko. Filosofia horren emaitza da Hilotz, usan errealeko lehen amua, deskonposizio fase goiztiarretan (24tik behera) gorpuak detektatzen dituzten txakurrak trebatzeko diseinatua.
Prozesu hau landatik landara, laborategitik pasata. Gure produktua benetako behar operatiboetatik sortzen da zuzenean. Auzitegiko profesionalekin eta txakur-unitateekin koordinatuta lan egiten dugu, landa-eremuan dituzten erronkak ulertzeko. Behar horiek ikerketa zientifiko bihurtzen dira laborategian, non ebidentzia errealean oinarritutako eta lankidetzaren bidez balioztatutako soluzioak diseinatzen, garatzen eta probatzen baititugu. Behin garatuta, gure entrenamendu-gailuak zelaira itzultzen dira, oraingoan txakurren detekzioa hobetzeko tresna eraginkor, seguru eta erabilerraz gisa.
ZERGATIK BEHAR DA HILOTZ BEZALAKO AMU BAT?
Hil ondorengo lehen orduetan giza aztarnak detektatzea lan bereziki konplexua da txakur binomioentzat. Fase horietan, gorputzak sortzen dituen konposatu usaintsuak oso desberdinak dira deskonposizioaren etapa aurreratuenetakoekin alderatuta, eta ia ezinezkoa da lagin errealekin entrenatzea, arrazoi etiko, logistiko eta legalengatik.
Hilotz-ek irtenbide bat eskaintzen dio erronka horri, lehen fase horien benetako usaina duelako. Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundearekin lankidetzen sortu zen, eta polizia-talde desberdinetako (Ertzaintza, Polizia Nazioanala, Nafarroako Foruzaingoa edo Mossos d´Esquadra) txakur operatiboekin balioztatu zen.
Denbora-tarte hori kritikoa da hainbat arrazoirengatik:
- Gorputzak azkar errekuperatzea; horrek aldea eragin dezake larrialdiko egoeretan.
- Funtsezko auzitegi-ebidentziak zaintzea, denborarekin gal daitezkeenak edo berandu lokalizatu daitezkeenak.
- Familientzako errespatua eta itxikeria, erantzun argiak merezi baitituzte, eta maite dituzun pertsonei agur esateko aukera.
Gainera, bizirik dauden pertsoank bilatzeko txakurrak entrenatzeko aukera ere ematen du Hilotz-ek, bereizagarri bezala: hil berri den giza gorputz bati dagokion profil usaintsua duenez, baita ere erabil daiteke txakurrari erakusteko usain hori ez dela markatu behar bilaketa eta erreskate operazioetan. Hori bereziki baliagarraia da lurrikara edo hondamendi naturalak bezalako testuinguruetan, non funtsezkoa baita bizirik dauden pertsonak erreskatatzeari lehentasuna ematea eta jada hilda dauden giza helburuetan baliabideak xahutzea sahiestea. Horrela, taldearen ahaleginak optimizatzen dira eta egoera kritikoetan lehentasun eraginkorrak ezartzen dira.
GARAPENA ETA BALIOZTATZE ZIENTIFIKOA
Hilotz urteetako ikerketa diziplinartekoaren emaitza da, kimikako, medikuntza forentseko eta txakur-unitate operatiboetako adituen arteko lankidetzaren fruitua.
Bere garapena prozesu zientifiko zorrotz bati jarraitu dio:
- Hil berrien (24 ordu baino gutxiago) benetako laginak bildu ziren lehenik.
- Ondoren, lagin horietan zeuden konposatu organiko lurrunkorrak aztertu ziren.
- Aldagai anitzeko datuak analizatzeko teknika aurreratuen eta machine learning tekniken bidez, usain bereizgarria eragiten duten konposatu nagusiak identifikatu ziren.
- Emaitza horietan oinarrituta, usain-profil hori duten entrenamendu-amu baten prototipoa diseinatu zen.
Emaitza nazioartean parekorik ez duen produktu berritzaile eta bakarra da, gorpuen lokalizazioan —deskonposizioaren oso hasierako faseetan— etiko, seguru eta eraginkortasunez entrenatzeko aukera ematen duena.
Estatuko hainbat segurtasun-indarrekin balioztatu da, benetako baldintzetan, bai gune itxietan bai kanpokoetan, eta tenperatura eta hezetasun oso aldakorretan.
ZER EGITEN DU BERDINGABE?
- Benetako usaina: 24 ordu baino gutxiagoko gorpuek askatzen dituzten konposatuetan oinarrituta, usain erreal eta adierazgarria sortzen du.
- Unibertsala: Usaina pertsona guztiek dituzten konposatu komunetatik abiatuta diseinatu da, eta, horri esker, amua edozein gizabanako detektatzeko gai da, aldagai indibidualen edo jatorriaren mende egon gabe.
- Segurua: Ez du material biologikorik ezta osagai arriskutsurik ere, pertsonentzat eta animalientzat arriskurik gabe erabil daiteke.
- Berritzailea: Gorpuen detekzio goiztiarrerako lehen amu zientifikoki garatua eta polizia-unitateekin balioztatua.
- Etikoa: Gizaki benetako laginak erabiltzea ordezkatzen du, entrenamendu tradizionalaren dilema etiko eta legalak konpontzen ditu.
- Eraginkorra: Kasuen %95ean, txakurrek amuaren presentzia markatzen zuten.
- Hautakorra: Kasuen %100ean, txakurrek amuaren eta beste usainen arteko bereizketa egiten zuten.
- Erabilerraza: Formatu praktiko, eramangarri eta egonkorra du, edozein entrenamendu-ingurunetara erraz eraman daitekeena.
DETEKZIOAN AURRERAPAUSO BAT
Hilotz ez da amu hutsa: txakur-unitateen gaitasunak zabaltzen dituen entrenamendurako tresna berritzailea da, orain arte oso zaila zen denbora-tarte batean entrenatzea ahalbidetzen duena.
Auziker-en, zientzia eta operatibitatea uztartzen dituzten irtenbideak garatzen jarraitzen dugu, txakur-detektagailuekin egiten den lanaren benetako erronkei erantzuteko.
Hilotzi buruz gehiago jakin edo zure unitatearekin probatu nahi duzu?
Idatzi hemen: info@auziker.com




